Konpainia Arautegia

REAL UNION KONPAINIAREN BARNE ARAUTEGIA

Alardearen Ordenantzaren 46. artikuluan agintzen dena kontuan hartuz egin da Arautegi hau, eta Real Union Konpainiako kide guztiek ezinbestez betebeharrekoa da. Arautegi hau diktatzen da, beti, San Martzialeko Alardearen Ordenantza eta Infanteriako Konpainien Arautegian ezartzen dena errespetatuz eta garatuz, eta ezingo da arautegi horren aurka jo.

1. ARTIKULUA – REAL UNION KONPAINIA

Real Unioneko Infanteriako Konpainia, Herriko 6.a, 18 urtetik gorako gizonezkoek eta kantinera batek osatuta egongo da.

2. ARTIKULUA – ALARDEAN DUEN TOKIA

Real Union konpainiak San Martzialeko Alardearen desfilean, infanteriakoen hurrenkeran, 13. tokia beteko du, justifikatutako edozein arrazoi tarteko dela desfilearen hurrenkeran beste toki bat ematen ez bazaio.

3. ARTIKULUA – KONPAINIA ELKARTZEKO TOKIA

Real Union Infanteriako konpainiak, entseguetara, arma-ikuskatzera eta Alardera irteteko topaleku Zabaltza plaza edukiko du.

4. ARTIKULUA – KONPAINIAREN BANDERINA

Konpainiaren banderina zuria izango da, urre koloreko zinta edo soka batez azpilduta. Albo batean "REAL UNION KONPAINIA – HERRIKO 6.A" inskripzioa joango da eta bestean Real Unioneko ezkutua. Goi aldeko muturretik eta estandartearen puntari kokatuta urre koloreko 2 borla zintzilikatuko dira, kolore bereko 2 sokatatik zintzilik

5. ARTIKULUA - KAPITAINA

Real Union konpainiako kapitaina Alardeko Jeneralak izendatuko du, aurrez Konpainiak aukeratuta, 4 urteko iraupena izango du eta gehienez jota behin berraukeratu ahal izango da.

Kapitaina izateko baldintzak izango dira:

A) Irundarra izatea edo kasu berezietan, herri honetakoa ez izanda ere, bertan bizitzen egotea 25 urtez etengabe.

B) 35 urte beteta edukitzea

C) Agintzeko dohainak edukitzea.

D) Gutxienez 15 urte desfilatzen etengabe eramatea, ezinbesteko arrazoiak daudenean salbu, Real

Union konpainiako elkarteko zentsuan sartuta egotea bazkide txartelarekin eta Real Union konpainiako elkarteko kuotaren urteko ordainketan egunean egotea.

Ondorio horrekin, Konpainiako Batzordeak izangaien datuak egiaztatu egingo ditu.

6. ARTIKULUA – KAPITAINA AUKERATZEA

Real Union konpainiako Batzordeak prentsa bidez edo komeni zaion beste edozein bidetatik egingo du Konpainiako Kapitaina aukeratzeko deialdia.

Izangaiek gutunazal itxian erantsiko dituzte beren datu pertsonalak, Konpainiako Batzordeak horretarako aukeratutako tokian utziz.

Hautagaien zerrendak aurkezteko epe bat ezarriko da. Epe hori amaituta, beste zerrendarik ez da onartuko. Hautagai zerrendak aurkezteko epea amaituta, Batzordeak hautagaien datu guztiak egiaztatuko ditu eta horiei buruz beharrezko ikusten dituen kontsultak egin ahal izango ditu.

Konpainiako Batzordeak, datuak egiaztatu ondoren, Konpainiaren batzarra deituko du kapitainaren aukeraketa egiteko. Behar bezala zentsatuta dauden eta bazkide txartela daramaten Konpainiako kide guztiek eman ahal izango dute botoa, Real Union konpainiako elkartearen urteko kuota ordaintzen egunean badaude. Bozketa pertsonala eta sekretua izango da eta behin bakarrik egingo da. Konpainiako Batzordeak erabakiko du bozkatzeko modua zein izango den. Boto delegaziorik ez da onartuko. Kapitain aukeratua izango da boto gehien lortu duen hautagaia.

7. ARTIKULUA - TENIENTEA ETA ALFEREZA

Tenientea eta Alfereza Kapitainak izendatuko ditu, Konpainiako Batzordeari aurrez kontsulta eginez, eta kapitaina izateko behar diren baldintza berberak bete beharko dituzte.

8. ARTIKULUA – SARJENTUA, KABO BANDERINA ETA KABOAK

Kapitainak izendatuko ditu Sarjentua, kabo banderina eta kaboak; eta, izendatua izateko, ezinbesteko baldintza izango da Konpainian bost urte desfilatuz parte hartu izana.

9. ARTIKULUA – KONPAINIAKO BATZORDEA

Konpainiako Batzordea 16 kidek osatuko dute, hala izateko ezaugarriak betetzen dituztenak; kapitainak egingo du buru, ondoren tenientea, alfereza, kabo banderina, atzeko sarjentua eta atzeko kaboa. Konpainiak beste 10 kide aukeratuko ditu, bat txilibituen izenean, bat erredobleen izenean, bat danborren izenean eta 7 eskopeten izenean. 10 kide hauen izendapenak 4 urteko iraupena izango du eta berriz aukeratu ahal izango dira. Real Union Konpainiako Batzordeak erabaki ahal izango du Batzordeko kideen kopurua handitzea, sor daitezkeen beharren arabera. Kapitainak, hala erabakitzen badu, Batzordeko kideetako bat bertako idazkari izendatu ahal izango du eta honek akta jasoko du egiten diren bileretan hartutako akordioen inguruan.

10. ARTIKULUA - BATZORDEAREN EGITEKOAK.

Honako funtzio hauek izango ditu Batzordeak:

A) Alardeko Ordenantza, Infanteriako Konpainien Arautegia, hala nola Arautegi hau betetzen direla zaintzea; bereziki, kantinera aukeratzea, Konpainiako Bandaren osaketa eta kapitainaren aukeraketari buruz ari diren artikuluak.

B) Konpainiako buruzagiei babesa ematea.

C) Alardean Konpainiak ondo funtzionatu dezan eta bertako antolamendua zaintzea.

D) Batzordeko kideak aukeratzeko deialdia egitea 4 urtez behin.

E) Kantineraren aukeraketan buru egitea.

F) Txilibituen, erredobleen eta danborren zerrendak eguneratuta edukitzea.

G) Konpainiaren fondoak administratzea.

H) Konpainiaren zentsua mantentzea.

Batzordeak ordezko, iraunkor eta exekutibo izaera izango du; horrenbestez, edozein egunetan eta lekutan bildu ahal izango da, Kapitainak, Jeneralak edo bertako hiru herenak deituta.

Hartutako erabakiak lotesleak izango dira beti; eta nahitaez betetzekoak, haien eskumenen barruan.

Gatazkarik gertatuz gero, Jeneralak hartutako erabakia gailenduko da.

Batzorde honek aztertu eta erabakiko ditu Arautegi hau interpretatzerakoan sortu litezkeen zalantzak, aurkeztutako justifikazioen onarpena edo balorazioa, baja edo zehapena ezartzeko kausa diren gorabeherak.

11. ARTIKULUA - KANTINERA

Kapitainak izendatuko du Kantinera, Konpainiak proposatuta. Kantinerak ondorengo baldintzak bete beharko ditu:

A) Ezkongabea izatea.

B) Alardea maitatu eta mirestea.

C) Irundarra izatea edo herrian bizitzea azkeneko 15 urtetan.

D) Gutxienez 20 urte beteta edukitzea aukeratua izan den urtean.

Etengabean berritze aldera, hautatuek behin bakarrik parte hartu ahal izango dute Alardean.

12. ARTIKULUA – KANTINERA AUKERATZEA.

Real Union Konpainiaren kantinera Irun hiriko edozein puntutatik aukeratu ahal izango da, bizi den tokia kontuan hartu gabe.

Kantinera aukeratzeko ondorengo arauak jarraituko dira:

A) Konpainiako Batzordeak eta bere izenean kapitainak, prentsa bidez deituko ditu kantinera izateko proposamenak aurkez daitezela. Proposamenak gutunazal itxian aurkeztuko dira Batzordeak adieraziko duen tokian.

B) Hautagaiak aurkezteko epea amaituta eta horietako bakoitzaren datuak aztertuta, Arautegiaren 11. artikuluan aipatzen diren baldintzei dagokienean, Batzordeak, eta bere izenean kapitainak, prensa bidez deituko du kantinera aukeratzeko egingo den bilera. Bilera honetan Konpainiako Batzordeak egingo du buru.

C) Konpainiako kide erregistratu guztiek eman ahal izango dute botoa, maiatzaren 1erako urteko kuotaren ordainketa eguneratua izanez gero, eta azken bi urteetan egindako kantinera aukeraketan behin behintzat parte hartu badute. Nortasuna egiaztatzea eskatuko zaie, dela NAN aurkeztuz dela argazkidun bestelako agiri ofizialen bat aurkeztuz.

D) Aurkeztutako hautagai guztien artean lehenengo bozketa bat egingo da. Boto kopururik handiena lortzen duten bi hautagaiak bigarren bozketara pasako dira eta boto kopururik handiena lortzen duena irtengo da aukeratua.

Berdinketa gertatzen bada, 10 txartel beteko dira, bost hautagai baten izenarekin eta beste bost bestearen izenarekin. 10 txartelen artean bat aukeratuko du hautaketa prozesuan dagoen kide batek, Konpainiako Batzordeko kide ez denak. Txartelean agertzen den izena izango da Konpainiako kantinera izateko aukeratua irtengo dena.

13. ARTIKULUA – KANTINERAREN LAGUNTZAILEAK

Kantinerari laguntzen joango diren karguak berak aukeratuko ditu eta sarjentu eta kabo bereizgarriak erabiliko dituzte. Beren izendapenak ez du meritu edo baldintza berezirik ekarriko.

14. ARTIKULUA – MUSIKA BANDA

Konpainiako Musika Bandaren osaera eta kopurua Alardeko Ordenantzak eta Infanteriako Arautegiak dioenari lotuko zaio. Bandan sartzeko aukera erraztearren, Konpainiako Batzordeak ezarriko du bertako txandakatze sistema, baita gauzatzeko modua ere, bai forma eta bai kopuruari dagokionez. Bandan postuak okupatzeko lehentasunak ezartzearren, kontuan hartuko da urtero Real Union konpainian desfilatu izan duela. Konpainiako Bandan ezingo dira sartu parte hartze murriztua duten unitateetan desfilatzen duten haiek edo unitate horietan parte hartzeko izena emanda dauden haiek. Konpainiako Batzordearen esku egongo dira parte hartze murriztuko unitateen zerrendak, erabakitakoa gauzatzearren.

15. ARTIKULUA - BANDAREN BETEBEHARRAK

Txilibituek, erredobleek eta danborrek osatzen dute Konpainiako Banda, eta Konpainiako Batzordeak antolatzen dituen entsegu guztietara joateko obligazioa dute. Bileretara eta entseguetara ez joatea zigortzeko modukoa izango da, Konpainia Bakoitzeko Batzordeak horretarako ezarritakoaren arabera. (Erref. Barne Erregimeneko 10. art.)

16. ARTIKULUA - TROPA

Alardeko Ordenantzan eta Infanteriako Arautegian jasota dauden arauak errespetatuko dira, Konpainiako Tropari dagokion guztian.

Banderina daraman Kaboa arduratuko da lehenengo 5 lerroak osatzeaz eta atzeko Sarjentua azken 2ak osatzeaz, beterania handieneko soldaduen artean aukeratutako soldaduekin. Eskopeta Kabo gehiago izendatu behar izanez gero eta boluntariorik ez balego, urtero txandakatzen joango diren lehen 5 lerro horietako kideren bat izendatuko da Kabo.

Lerro horiek guztiak behartuta daude Kantinerarekin egiten diren probasaioetara, Armen Ikuskatzera eta Alardera joatera. Konpainiaren deskarga guztietan ere parte hartu beharra daukate, Kantinera bere etxean uztean egiten den deskarga barne dela.

Ezingo da beren ezaugarriengatik Konpainiako gainerakoekin bat ez datozen arma simulatuekin desfilatu.

Arma guztiak (ehizakoak, fogeokoak edo simulatuak) Konpainiaren arma-erregistroan inskribatuko dira.

Ehiza-armekin desfilatzen dutenek arma-baimena izan beharko dute.

Erabat debekatuta gelditzen da tiro isolatuak egitea eta baimendu gabeko tokietan egitea, eta egiten dituena, urte horretan, lerroetatik kanpo geratuko da.

17. ARTIKULUA - KONPAINIA OROKORREAN

Alardean uniformetasuna, jarrera eta diziplina zorrotz betetzea eskatzen da. Gogoraraziko da betebeharrekoa dela San Pedro eguneko ikuskatze saiora joatea eta debekatuta dagoela tiro solteak egitea.

Konpainian nor bere borondatez sartuko da, beti ere hautagaiak Konpainiako Kapitainaren onespena merezi badu.

Elkartekidearen titulua mantentzeko, kide guztiei urteko kuota egunean izatea eskatuko zaie. Ordainketa modua konpainiak igorritako ordainagiriaren helbideratzearen bidez ala konpainiako kontu korrontearen diru sarrera eginez izango da.

Ahaleginak egingo dira Infanteriako kide guztiek Araudi honen berri izan dezaten eta jakin dezaten hauek eta Ordenantza errespetatzeak bermatuko duela Konpainiaren eta Alardearen funtzionamendu egokia.

18. ARTIKULUA - ZIGORRAK

Diziplina-erregimenari dagokionez, Ordenantzaren eta Konpainiako Batzordeak ezartzen dituen zigorren arabera jokatu beharko da.

AZKEN XEDAPENA

Araudi hau aldatzeko eskaria egin ahal izateko, beharrezkoa izango da Batzordeko kideen gehiengoaren adostasuna eta sinadura edo, bestela, Konpainiako zentsuan jasota dauden kideen bat herenen adostasuna eta sinadura.

Aurkeztu ondoren, proposatutako aldaketa onartzeko eramango da helburu horrekin deituko den

Konpainiako batzarrera.

Arautegi hau indarrean egongo da Konpainiako Batzarrak 2012an eginiko bilkuran onartzen duenetik aurrera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Arautegi honek Real Union Konpainiako aurreko Araute