Konpainia Historia

Real-Union Konpainia, Herriko 6.ena.

 

     Real-Union Konpainia irundar batzuen gogoz eta inongo auzorekin identifikatzen zen jende talde bat bildu eta batuko zuen ideiarekin  sortu zen. Gainera Real-Union Futbol taldea, Racing Club-a eta Sporting Club-aren arteko baturaz sortzen da. Esanguratsua zen izen bat bilatzea eta garai haietan hiri honetako biztanleak batzen zituena izan zen Real-Union Club Konpainia. Real-Union  Club-aren egoitza Zabaltza Plazaren inguruetan zegoenez, Konpainiak bere lehengo irteera plaza horretatik egingo du, eta horrela izan da 1919 urtetik gaur egunerarte. Konpainiako lehenengo Kapitaina Jose Elizalde Olano izan zen, Alardea astekariaren zuzendaria zena, Tenientea Castor Telletxea eta Margarita Peralta Kantinera. Real-Union Konpainiak,  Herriko Lehenengo Konpainia izatearen ohorea eduki zuen 1937urterarte espainiako gerrate zibilarengatik bertan behera geratu baitzen. Espainiako gerrate zibila bukatu zenean Alardeak berriz bereari ekin  zion baina Real-Union Konpainiak 1945 urterarte ez zuen desfilatu. Urte horretan bi irundar diren Vicente Salas eta J. Antonio Lekuonak Irungo Udalari proposatzen diote Konpainiak berriz baldintza berdinetan parte hartzea, Herriko 1go Konpainia izaten jarraitzea, alegia. Alkateak, On Jose Ramon Agirretxek ostera, erantzun bezala Alardean atera daitezkela baina herriko 6.ena izaten izango dela dio.  Hau izango da gaur egunerarte mantenduko den ezaugarri bat.

1980an eta bozketa baten ondorioz Konpainiaren izena aldatzea erabakitzen da, Mendibil Konpainia izatera pasatuko delarik. Garai honetan zenbait aldaketa izango da, Konpainia bera auzo bati lotu nahi izatea adibidez. 1991an Real-Union Club Konpainia izena berreskuratzen da, bere partaide guztien adostasunez.

Ez dugu auzorik ordezkatzen, jaio garen herria edoeta bizi garen herria irudikatzen  dugu eta Alardea maitatzeko modu bizi bat, gure herriko jaiak adierazten duten  alaitasun eta sentimendu osoz.